XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso erraza da esatea: (hitz hauek Orixerenak dira, baita arestian aipatu dugun izaten-aburu delako hori ere (Ik. 2, 105) .

Esan, bai, esan daitezke; baina, norentzat?.

Idazleak norbaitentzat idazten du, irakurlearentzat hain zuzen, eta ez aurreko paretarentzat.

Helburua idazte hutsa balitz besterik gabe, ariketak edo indar-neurketak egitea () orduan ez legoke problemarik.

Alde horretatik, gizarte-zalekeri-arauketa esan, edo sistema sozialista, berdintsu litzateke.

Hizkuntza, alabaina, ez da idazlearen nahikerien menera dagoen jostailua, ez eta probalekua ere.

Arazoaren gakoa, azken batez, honetan datza: alegia, zeri eman nahi zaio lehentasuna?.

Textuaren ulergarritasunari, gaiari, irakurleari, ala hizkuntzaren orbaingabetasunari eta idazlearen garai irteteko gogoari?.

Hitzak dira idazlearen tresnak, aspaldiko egia da hori.

Eta jakintzaren eta kulturaren eremuan saiatu nahi duen idazlearen tresnak kultur hitzak dira, hitz teknikoak.

Edo jakintitzak, garai batean Jakin-en esaten zitzaien bezala (ik. 2, 177-178 eta 3, 171).

Kultur hitzen inguruan Jakin-en orrialdeetan barrena agertzen diren iritzi eta eztabaidak biltzera joko dugu hemen.

Jaioberria da oraindik Jakin eta hara, bigarren zenbakian bertan expreski planteatzen da kultur hitzen arazoa.

Ez da harritzekoa, noski, aldizkariaren asmoak gogoan hartzen badira.

Jakin-en inguruan bildu den jendeak kultur gaiak landu nahi ditu, eta euskaraz gainera, baina hizkuntzaren aldetik ez du erraztasun haundirik aurkitzen eginkizun horretarako.

Euskara egin gabe dago zenbait gaitan, eta bereziki Jakin-en erabili nahi diren gaietan.

Zer egin dezake idazleak horrelako egoera baten aurrean?.

Orrialde asko betetzen dituzte, lehenengo urteetan arazo honetaz diharduten lanek.

Seinale, ondore haundiko problema dagoela tartean euskararen etorkizunerako.

Ikuspegi desberdinak agertzen dituzte, normala denez, gaiari heltzen diotenek, eta nork bere iritzi eta soluziobideak ematen ditu.

Soluziobide hauek aurkezteari eta iruzkintzeari ekingo diogu hurrengo lerroetan (ordenak, noski, ez du ezer adierazi nahi).